José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com

Cuadro1 par

LogoaGorobel1

Cuadro 3

Cuadro 4

Eguzkilore1

         URDUÑA    /     OROZKO

 

José Miguel Llano / www.josemiguelllano.com

GOROBEL MENDILERROA ITSAS HONDOTIK SORTU ZEN DUELA 30 MILIOI urte gutxi gorabehera, gure inguruko mendi gehienak bezala, Asturiasetik Pirinioetaraino.

Une hartara arte mendi kantabriarrak sedimentazio gune handiko zati bat ziren, Iberiar penintsulako eta Europako plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz urgaineratu zena.

Horrelaxe azaldu ziren inguratzen gaituzten mendiak, eta horrelaxe jaio zen, beraz, Gorobel mendilerroa. Une hartan hasitako higadura-prosezu luzea izan da gaur egungo paisaia osatzen duten gailur, haran eta amildegiak moldatu dituena.

GOROBEL MENDILERROA EUROPAKO HEGOALDEKO KORRIDORE EKOLOGIKOAREN ZATI DA. Kantabriar mendikatea Alpeekin lotu nahi du egitasmo handi horrek Pirinioetatik eta Frantziako Erdialdeko Mendigunetik igarota. Hartara, 1300 km luze den korridorea sendotuko da, 212.000km2-koa

Korridore horren %40k dagoeneko babes eraginkorra du, edo, Gorobel bezala, Natura 2000 Sarean sartuta dago. Egun sakanbanaturik dauden interes ekologiko handiko eremu horiek lotzea da helburua, habitat eta paisaien zatiketari aurre egin eta bertan bizi diren ezpezieen gen-trukea bermatzeko.

Ekimena Europar Batasuneko biodibertsitate-galera geldiarazten ahaleginduko da, Naturako Mundu Batasunak, Europako Kontseiluak eta Kataluniako Territori i Paisatge Fundazioak bultzatuta.

GAILUR ETA PASABIDE UGARIEK IBILBIDE ASKO EGITEKO AUKERA EMATEN DU. Erakargarrienak, iparreko bailaratik igo eta ordu gutxitan bistarik onenak dituzten tontorretara garamatzatenak dira. Halaber, oso interesgarriak dira amilburutik, haizpetik eta goi-ordokitik egin daitezkeenak ere. Ordokian esate baterako, eremu lauak eta zuhaiztiak muino eta sakan txikiekin tartekatzen dira, Losa haraneraino, alde handirik gabe.

Gorobelen lau mendi-aterpe daude: San Isuson, Goizale, Amurrioko Mendiko Lagunak taldearena; Covatan, Habia, Aiarako Udalak kudeatuta; Ponatan, Larruazabalgo Herri-batzarena (Urduña), eta Txoloperen azpian, Urduñako Txarlazo mendizale taldeak duena.

Eskualdeko mendi-topalekurik ezagun eta jendetsuena Gorobel izenekoa da. Udazkenero Amurrioko Mendiko Lagunak Taldeak antolatu eta beti mendilerrotik egiten den iraupen luzeko ibilaldia da.

 

Textua hartuta "Gorobel Mendilerroa / Sierra Sálvada" -- Joseba Egiguren eta Jose Miguel LLanoren liburutik

 

José Miguel Llano / www.josemiguelllano.com

José Miguel Llano / www.josemiguelllano.com

Argazki hauek eta goiburukoak Jose Miguel Llanorenak dira (www.josemiguelllano.com).

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

 
 
 
 

Eguraldia

Egutegia

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Albisteak,Agenda,Kultura,...

Aiaraldea eta inguruko berriak,...:

   - www.aiaraldea.eus

aa

Scroll to top